Saltar navegación e ir directamente al contenido
interesgarria
Te encuentras aquí, dentro de la estructura del web

Duela 10 urte , 1998ko Irailak 7an, Larry Page eta Sergey Brin-ek Google enpresa sortu zuten Andy Belchtosheim-ek (Sun Microsystem-en fundatzaileak) emandako 100 mila dolarreko laguntzarekin.
Ordurarte Googol terminua jakitun gutxi batzuk baino ez zuten ezagutzen. Gaur egun Googol, 1 zenbakia 100 zeroz jarraituta dagoen hitz-matematikoa, Google izenaren hitz jatorria dugu, Web-ean dagoen informazio kopuru izugarria organizatzeko enpresak duen ardura isladatuz.
Google-n sorkuntzatik lorpenez betetako hazkuntza hamarkada bat pasa da jada eta Google Interneten toki esanguratsua lortzera heldu da. Honen etengabeko berrikuntzak eta nabigatzaileei eskainitako zerbitzu anitzek askoren gogokoena bihurtu dute.
The New York Times-en agertzen den moduan bakarrik 3 enpresa teknologiko daude munduan Google baino merkatu balio handiagoa dutenak: Microsoft, IBM eta Apple. Esan beharra dago, Microsoft-ek jada 33 urte dituela sorbalda gainean, eta 10 urte bete zituenean 140 milioi dolarreko diru-sartzea izan zuela. Googlek alegia azken 4 hiruhilerokoetan 19,6 bilioi dolar irabazi ditu, eta Microsoft-ek tarte berdinean irabazi dituen 60, 4 bilioi dolar-ekin konparatuz ez dago batere gaizki.
Munduko bilaketetan Google txapeldun bezala dugu Uztailean 65 milioi bilaketa orduko izan ditu Microsoft 3,1 milioi baino gehiago izan ez dituen bitartean.
Google pertsona arrunten bizitza aldatu egin du enpresaren web gunean"Google users say..." atalean salaturik gertatzen den moduan. Adibide gisa: erabiltzaile batek Google-ri eskerrak ematen dizkio bere ama 34 urtez bilatu ondoren Google-ri esker aurkitu baitzuen.
Azkeneko berria Google Chrome nabigatzailea dugu, ikusiko dugu zelako harrera daukan eta Microsoft Explorer-i konpetentzia egiteko gai izango den.
Zer izango ote da Google-en hurrengo asmakizuna? Beharbada inbestigazio pribatuko gabinete bat ipiniko dute, ziuruenik bere datu-baseetan guztion itzelezko informazio pribatua izango dute aurrerantzean...hainbeste daturekin abizen bat behar izango du Google-k hamar urte barru, plex izango ote da egokiena?
Todavía no hay ningún comentario sobre esta entrada.
¡Anímate a escribir el primero!