.

  • lupa
  • impresora

Te encuentras aquí, dentro de la estructura del web

Javier Etxebeste

Javier Etxebeste

ESTE-n Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua eta MBA Purdue University-z.

Yahoo! Iberia-ko Zuzendaria, Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados-eko Zuzendari Orokorra. Pepsi-n Zuzendari Komertziala eta Pepsico Restaurants-en Europa Hegoalderako Zuzendari Finantzieroa.

2001ean, Yahoo! Iberia-ko Ordezkari Delegatu izendatu zuten eta bere azken eginkizunak Yahoo! Iberia-ko Lehendakari eta Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados-eko Zuzendari Orokorra izan dira. Hasieratik, Yahoo!-ren garapenaren buru izan zen, 40 pertsona zituen talde profesional baten laguntzarekin, Españarako eta Portugalerako estrategia definitu eta ezarriz. Enpresaren gorenengo burua izanik, Yahoo! lidergoan ipini zuen Españan. Horretaz gain, Europa mailako egitasmoak zuzendu ditu, zenbait arlotan, hala nola, bankan, finantzetan eta komunikazioetan, 2002an katalaneraz egin zen Yahoo!-ren merkaturatzearen arduradun nagusia izanik. Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados sailaren Zuzendari Orokor izendatzean, enpresak Europan daukan sail estrategiko nagusienetarikoaren gorenengo kargura iritsi zen.

Ekonomia mailan esperientzia handidun exekutiboa da. Pepsi-n Zuzendari Komertziala eta Pepsico Restaurants (Tricon)-en Europa Hegoalderako Zuzendari Finantzieroa, mundu osoan ezagun diren zenbait markaren hedapenean ardura izan duelarik, hala nola, Pizza Hut eta Kentucky Fried Chicken. Gainera, zazpi urte pasa aritu izan da aholkularitza lanetan Bain&Co., Cluster-Diamond eta The Mac Group bezalako enpresetan.

Enpresario Elkartearen kide da. Españako Topbrands Kontseiluarena ere bai. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren Patronatokidea da. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean hizlari. Baita ere Senatuaren Informazioaren Gizartearen Komisioko txostenemaile, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen aurreproiektua egiteko. Honi guztiari, enpresa munduko batzar nagusienetan (IESE, Recoletos, IEDGE IIR ) hizlari dela gehitu behar diogu. AECE (Asociación Española de Comercio Electrónico) delakoaren Zuzendaritza Batzordekide ere izan da.

+

Komunikazio-plan bat behar duzu?

Komunikazio-plan bat behar duzu?

Komunikazioaren aroan enpresak dauzkan helburuen gestio bikain bat burutzea bezain garrantzitsua dugu gestio horren ontasunak enpresatik kanpora eta barnera jakinaraztea.

+

Nola bihurtu dezaket errentagarri interneten egindako inbertsioa?

Nola bihurtu dezaket errentagarri interneten egindako inbertsioa?

Zure web-inbertsioa zure bulego birtuala baino ez da. Eta edozein bulegori eskatuko zeniokeen errentagarritasuna eskatu behar diozu. Ezagutzen al duzu zure bulego birtuala zure negozioan duen benetazko ondorioa ?

 

mujer hombre

BAZENEKIEN...

W3Ck argitu ditu telefono mugikorrerako web espezifikazioak

W3C-k (WEB Normalizaziorako Erakundeak) jada argitu dituela telefono mugikorretarako web guneak garatzeko espezifikazioak?

 

Ampliar