
ESTE-n Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua eta MBA Purdue University-z.
Yahoo! Iberia-ko Zuzendaria, Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados-eko Zuzendari Orokorra. Pepsi-n Zuzendari Komertziala eta Pepsico Restaurants-en Europa Hegoalderako Zuzendari Finantzieroa.
2001ean, Yahoo! Iberia-ko Ordezkari Delegatu izendatu zuten eta bere azken eginkizunak Yahoo! Iberia-ko Lehendakari eta Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados-eko Zuzendari Orokorra izan dira. Hasieratik, Yahoo!-ren garapenaren buru izan zen, 40 pertsona zituen talde profesional baten laguntzarekin, Españarako eta Portugalerako estrategia definitu eta ezarriz. Enpresaren gorenengo burua izanik, Yahoo! lidergoan ipini zuen Españan. Horretaz gain, Europa mailako egitasmoak zuzendu ditu, zenbait arlotan, hala nola, bankan, finantzetan eta komunikazioetan, 2002an katalaneraz egin zen Yahoo!-ren merkaturatzearen arduradun nagusia izanik. Yahoo! Europe-ko Búsquedas, Directorios y Mercados sailaren Zuzendari Orokor izendatzean, enpresak Europan daukan sail estrategiko nagusienetarikoaren gorenengo kargura iritsi zen.
Ekonomia mailan esperientzia handidun exekutiboa da. Pepsi-n Zuzendari Komertziala eta Pepsico Restaurants (Tricon)-en Europa Hegoalderako Zuzendari Finantzieroa, mundu osoan ezagun diren zenbait markaren hedapenean ardura izan duelarik, hala nola, Pizza Hut eta Kentucky Fried Chicken. Gainera, zazpi urte pasa aritu izan da aholkularitza lanetan Bain&Co., Cluster-Diamond eta The Mac Group bezalako enpresetan.
Enpresario Elkartearen kide da. Españako Topbrands Kontseiluarena ere bai. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren Patronatokidea da. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean hizlari. Baita ere Senatuaren Informazioaren Gizartearen Komisioko txostenemaile, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen aurreproiektua egiteko. Honi guztiari, enpresa munduko batzar nagusienetan (IESE, Recoletos, IEDGE IIR ) hizlari dela gehitu behar diogu. AECE (Asociación Española de Comercio Electrónico) delakoaren Zuzendaritza Batzordekide ere izan da.
Business & Media Oficina en Bilbao: C/ Ibañez de Bilbao, 3 - 2º Dcha 48001 BILBAO T: (+34) 944 39 60 32 F: (+34) 944 27 74 14
Business & Media Oficina en Londres: 82 Clerkenwell Road EC1M 5RF LONDON T: +44 (0) 7976 45 44 00