Saltar navegación e ir directamente al contenido

Webgune gaurkotzea

Webgune gaurkotzea

Geure metodolgia erabiliz gure bezeroen baten Webgunearen aktibitatea %1200-tik gora areagotzea lortu dugu.

nor gara

Te encuentras aquí, dentro de la estructura del web

Juan José Baños

Juan José Baños

Twitter

Business & Media Advisors

Business & Media
twitter.com/biznmedia

Gure Blog-ari harpidetu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Informazio Zientzietan Lizentziatua, bide batez Zuzenbideko ikasketak egin zituelarik.

Komunikazio arloan lan profesional arrakastatsua garatu izan du eta gaur garatzen jarraitzen du. Erreferentzi egunkari bat urte luzez zuzendu zuen eta ospe handiko erakundeei aholku ematen die.

Bere egoitza Parisen duen World Association of Newspapers (WAN) delakoaren Zuzendarien Munduko Batzarrean aritu izan da ahalmen guztiarekin, urteroko topaketa berezietan parte hartuz, horrek, komunikazio alorrean, nazioarteko ikusmira ezin hobea eman diolarik.

Bilboko Merkataritza Ganbarako Zuzendariak deiturik bere Osoko Bilkuran parte hartzaile izan da, Eusko Jaurlaritza eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren babespean urte bakoitzean hautatzen den Euskaldun Unibertsala izateko epai-mahaiaren kidea izan da sari hau sortu zenetik eta Euskal Herri mailan, ageriko pertsonaia izanik, dei asko izan ditu txostenak eskaintzeko eztabaida-mahaietan eta mahai-inguru eta irrati eta telebistako saioetan parte hartzeko.
Gizarte eta kultura arloetan osagai sendoez horniturik, Guggenheim Museoaren kide korporatibo ongile modura aritzen da, Arte Ederretako Patronatuaren kide ere delarik.

Gaur egun Business & Mediaren Bazkide eta Zuzendari Orokorra da, enpresaren erreferentzi proiektuen goreneko arduraduna izanik. Eusko Legebiltzarrak hiritarrengan duen ikuspena areagotzen laguntzea, Guggenheim Museoak eta Bilboko Portuak on-linean egindako apostua berpizteko gakoak ematea, Bilbao Exhibition Centre-ren on-line zein off-line jarduera bultzatzen laguntzea, etxebizitza sustapenen empresa fidagarrien edota zerga-legal aholkularitzaren irudia sortzea, eta Gamesa moduko aitzindari izateko bokazioa duen multinazionalaren komunikazioa koesionatzea; hauexek dira/izan dira Business&Mediak arrakastaz aurre eman dituen erronkak bere zuzendaritzapean.

Orobat Bilbao World Corporate Games 2007ren egoitza izatea lortu zuen, Iñaki Azkunak lideratzen duen korporazio bilbotarraren ikuskerari esker, jokoak aurten ospatzen dira eta mundu osoko partehartzaileak bertan parte hartzera datoz.